FEELING GOOD

Raisa Esquiroz

Feeling Good Raisa Esquirozek Pasaian sortutako ehun-osagarrien marka bat da. “Buruko” osagarrietan espezializatzen naiz, hala nola diademak, txanoak, txapelak edo turbanteak, baina beste pieza batzuetarako ere badago lekua, hala nola jaietako poltsetarako, eta etengabe bilatzen ditut osagarri desberdinak sortzeko modu berriak.

Nire lan askotarako vintage txatalak edo bigarren eskuko arropetatik berreskuratutako oihalak erabiltzen ditut, oso tirada mugatuak dituztenak eta beti etengabe berritzen ari direnak. Ehun berria erabiltzen dudan elementuetarako, ingurumena errespetatzen duten ehunak izan daitezen eta hurbileko saltokietan eros daitezen saiatzen naiz, iraunkortasuna eta tokiko kontsumoa sustatuz.

Estanpatu esklusiboekin eta kolore biziekin, markaren nortasun-ezaugarri gisa, nire sorkuntzak egunero inguratzen gaituzten eta ongi sentiarazten gaituzten gauza txiki horien parte izan daitezen saiatzen naiz.