Maduixa Gorria

Sandra Cliville

Sandra Clivillé naiz, Maduixa Gorria izenaren atzean dagoen artisaua. Lurrarekin kontaktua, naturarekiko errespetua eta eskuekin sortzea egon dira beti nire lanaren atzean eta sinistuta nago sorkuntzak ez duela mugarik. Horregatik saiatzen naiz egunez egun gauza berriak sortzen, naturak ematen digunetik abiatuta.

Nire lanean bi bide desberdin aurkitu daitezke urtaroen arabera. Hotza nagusitzen den garaietan artile mota ezberdinekin jolasean eskuz eta mimoz egindako lan ezberdinak sortzen ditut: arropak, zapatilak, botak, poltsak, alfonbrak, lanparak, lorontziak… Eta bururatzen zaizun beste edozer! Artileari merezi duen garrantzia ematea da nere lañaren helburua. Eguraldi goxo garaietan artileari ekoprint lanketak hartzen dio aurre. Etxe inguruan aurkitzen ditudan hosto eta landare ezberdinak erabiliz kotoi eta zeta gainean inprimatuz kamiseta,poltsa, motxila, fular eta hainbat produktu gehiago merkaturatzen ditut.

Ustatxo Iparra

20211 – Ataun (Gipuzkoa)

699 460 975

maduixagorria@gmail.com

www.maduixagorria.eus