Edurne Astigarraga

Martinmuño baserria
Aginaga auzoa
20700, Zumarraga
Tf: 943 72 53 71

web: www.gabiltza.org/lorak
e-mail: lorak@gabiltza.org

    1982an hasi nintzen lore zaintzan, gurasoen baserrian. 1990an baserria erosi ondoren jarraitzen dut lore zaintza ekologikoa egiten (ingurua zainduz, ongarri organikoak erabiliz eta, lehortzeko garaian, berdin naturalak eskaintzen digun laguntzarekin).

    Lehendabizi haziak egiten ditut gero landatzeko; ondoren jaso, lehortu eta prentsatu; gero konposaketak egin (koadroak, erramuak, zentroak, bonsaiak eta abar). Salmenta zuzena egiten dut, artisau azoketan eta abar.




    Lantegi bat dut baserri ondoan, ikastaroak emateko, baita bisitaldi didaktikoak eskaintzeko ere.

    Bisitaldi didaktikoak 3 ordutakoak dira 15-20 lagunen taldeentzako. Egiten dituzten lanak (zentroa, bonsaiak, koadroak eta abar) beraiek eramaten dituzte etxera. Taldeko kostua 36 €. 

    Gainontzekoa Goimenek babestua, Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzaz.



 


    Gabiltza, Gipuzkoako Artisauen Biltzarreko kidea naiz eta Gipuzkoako Artisau Profesioalen erregistroan nago.