|
GABILTZA Elkartea
1996.
urtean,
Gipuzkoa mailan artisautzaren inguruan zegoen hutsune bat betetzeko asmotan,GABILTZA
Elkartea sortu zen. Bere egitasmoa honako hau da:
.- Artisau sektorearen lan-arauketa.
.- Gipuzkoako artisautza suspertu eta hedatzea.
.- Produktuen kalitatea areagotzea.
.- Kideen arteko lankidetza eta elkarrizketa bultzatzea.
.- Merkaturatzeko bideak sortzea.
.- Trebakuntza.
Ordutik hona hainbat ekintza
burutu ditu:
.- Hainbat artisau azoka
sortu: Bereziki Ordiziako
ARTISAUALDIA
Jardunaldiak,
urteroko Gipuzkoako artisau guztion elkargunea, non hitzaldiak, mahainguruak,
zuzeneko tailerrak eta 3 eguneko artisau azoka ikus
daitezken.
2001 urterako Interneten bidez erosketak egiteko aukera egon
zen,
Gipuzkoako
Artisautzaren 1go Denda Birtuala
bihurtu zelarik.
.- Gipuzkoako Artisauaren Marken Erregistro Liburua:
Bertan, artisau bakoitzak bere
lana identifikatzeko erabiltzen duen marka
jasotzen da, ez
errepikatzeko.
.- Egungo artisautzari buruzko hainbat hitzaldi eta
mahainguru bultzatu:
.-
Artisautza eta informatika.
.- Nola sortu zure enpresa.
.- Artisautza eta merkatutzeko
bideak.
.- Artisauak eta erakundeak.
.- Artisautza eta Internet.
.- E.a.
.-
gabiltza.org web-aren garapena: Bertan,
elkarte honek urtean zehar gauzatzen
dituen ekintzen berri jasotzen da,
regularki eguneratzen delarik. Baite ere,
arloarekin
zer ikusia duen hainbat informazio jasotzen da. Gaurdaino bazkideen
13 eta azoken 4 web
orri partikular gehitu dira.
Gabiltza Gipuzkoako Foru Aldundiko
Ekonomia Sailako Artisautzaren Kontseiluko partaidea da.
Oficioyarte (Espainiako
Artisauen Erakundea)-ko kidea ere da.
Egun, arlo desberdinetako 31 artisau tailer biltzen dira
elkartean.
Mota guztietako artisauk
daukate tokia bertan.
|