Kromosoma Talerra

Juguetes de madera

Enpresa hau sortzeko ideia betidanik joko eta jolasengan dugun interes eta kezkagatik sortu da. Gure lan-esperientzia, beti, aisialdiko heziketa proiektuekin lotuta egon da, eta guztietan, helburu nagusietako bat, joko eta jolasaren bidezko heziketa izan da.

Aspaldi genuen gogoan jostailu horiek eraikitzera jardutea, hain zuzen ere hainbeste erabili ditugun et agure aurreko proiektuetan lagun izan ditugun jolasen sormena.

Asko pentsatu ondoren, aurrerapausoa eman dugu eta Kromosoma Tailerra sortu dugu, ideia argi batekin: egiten dugun jolas edo jostailu bakoitza jostagarria izateaz gain, erabiltzen duen haurraren garapena suztatzea, hala nola, jolas konpartituen bitartez senitartekoak jolasaren momentu berezi horretan parte-hartzea bultzatzea.

Bestalde, antzinako joko eta jolasek, kalea jokaleku izatea berreskuratzea baimentzen dute jolas-momentu horiek beste haurrekin elkarbanatzea erraztuz.

Jostailu tradizionalean agudezia, kolorea eta sinpletasuna atzeman ditzakegu, baina, agian, garrantzitsuagoa da jolas hori egiten eta jolasten dutenen fantasia eta imajinazioa, beraiek baitira gure ohitura eta tradizioen sustatzaileak.

Kromosoma Tailerrarentzat berdintasuna eta lankidetasuna bultzatu beharreko baloreak dira; horregatik, jostailuen erabilera sexista ez izatea azpimarratzen dugu. Bai ordea, erabiltzen duenarentzat dibertigarria izatea.

SALK Y SABIN,1-3ºD,

20100 Errenteria (Gipuzkoa)

  636898543

  kromosomatailerra@gmail.com

  www.kromosomatailerra.com